XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Interesen kalkulua.

Zenbaki zordunen batura: 30.605,00.

Zenbaki hartzekodunen batura: 0,00.

Interes zordunen kalkulua % 18-an: pezeta.

Interes hartzekodunen kalkulua % 10-an: .

Adibidearen azalpena.

1. Kontuan agertzen diren lehenbiziko hiru eragiketak (hau da, poliza, artesaria eta komisioa) nahiz eta eragiketen zerrendan ez badaude ere, normalean bankuek kobratzen dituzten gauzak dira, eta, horregatik, zordundu egin dira.

2. Kontutan har ezazu interesen kalkulurako erabili ziren interes-tasa desberdinak, eta baita ere Zor ala Hartzeko aldean idatzi direla interesak, zordunak ala hartzekodunak zirenaren arabera.

3. Azken saldoa zorduna zela eta, kontu berrirako saldoa delako kontusailan Hartzeko aldean idatzi da, zutabeen baturak berdinak direlarik, eta beraz, kontua ondo eraman dugula frogatuz.

Ez-elkarrekiko interesezko kontu korronteak.

Batzutan, kontu korronte baten jabeak bere kontu korrontean duen diru-kopuruaz gainera beste diru-kopurua erabil dezake.

Honela, batzutan, eta jabeak bere saldoak uzten diona baino gehiago gastatzen badu, saldoa zorduna ager daiteke.

Orduan, kontu korrontea zorpean dagoela esaten da.

Kontu korronteetako zorpekoen zilegitasuna ministral agindu batzuren bidez araupetzen da.

Agindu horien bidez, zorpekoek saldo hartzekodunek duten interesa baino interes handiagoa eduki dezakete.

Praktika bankarioan kontu korrontea ez-elkarrekiko interesaren bidez likidatu ohi da.

Horretarako, eskalaz deituriko aurre-sailkapen bat egiten da hots, eragiketak mugaegunaren arabera ordenatzen dira eta ez dira ordenatzen, berriz, data kontableen arabera.

Honela, zenbakien zuzenketa ez da egin behar.